Gizon baten gorpua aurkitu zuten atzo iluntzean Berantevillan (Araba), kiskalitako auto baten barruan. 20:40 aldera aurkitu zuten ibilgailua, eta barrua arakatzen hasi zirenean gorpu bat aurkitu zuten ertzainek. Erreta zegoen zati handiena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Oraindik ez dute gorpua identifikatu, baina uste dute autoaren jabearena dela. Indarkeria zantzurik ez diote ikusi lehen azterketan, eta hipotesi batekin baino gehiagorekin ari da lanean Ertzaintza.
Gorpuari autopsia egingo diote nola hil zen argitzeko.