Gertakaria
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko zakarrontzi batean
Bilboko Zorrozaurre penintsulako zaborrontzi batean 27 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute. Autopsia egiten ari dira une honetan, heriotzaren arrazoiak argitzeko. Hala ere, Ertzaintzal jakinarazi duenez gorpuak ez zuen zauririk ez eta indarkeria zantzurik ere.
Ertzaintzak eta Bilboko Udalak jakinarazi dutenez, Almacenes Nervion enpresatik hurbil zegoen zaborrontzi batean aurkitu dute gorpua bertako langileek. Almacenes Nervion enpresak paperezko zaborrontziak biltzen ditu. Udaletxeak azaldu duenez, baliteke 27urteko gaztea zapalduta eta itota hil izana. Gogorarazi dute, sarritan, etxerik gabekoek zaborrontzi horiek erabiltzen dituztela lo egiteko eta bilketa lanetan aritzen diren kamioiak entzuten dituztenean ateratzen direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu