40 urte inguruko gizonezko baten gorpua aurkitu dute gaur arratsaldean Bilbon, Otxarkoaga auzoko etxe batean, indarkeria arrastoekin, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.
Hirurak aldera Udaltzaingoak Ertzaintzari jakinarazi dio apur bat lehenago emakume batek hilotza aurkitu duela, Arbolantxa kaleko etxebizitza batean. Hildakoaren gertukoa da emakumea, Herrizaingo Sailaren arabera.
Ertzaintzak ikerketari ekin dio. Gorpua autopsia egitera eraman dute.