Hildakoa

Gizon baten gorpua aurkitu dute Lekeitioko portuan

84 urteko Lekeitioko bizilagun bat da hildakoa. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik, eta Ertzaintzak uste du uretara erori dela. Autopsia egingo diote.

Lekeitioko portua. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2018ko ekainaren 13a
12:45
Entzun

Gizonezko bat hilik aurkitu dute, gaur, Lekeitioko portuan (Bizkaia), ontzien artean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisua jaso du 08:00ak aldera. Udaltzaingoa eta Ertzaintza portura joan dira, eta gorpua atera dute uretatik. Zerbitzu medikoek 84 urteko gizonezkoaren heriotza baieztatu dute.

Etzaintzak ikerketa hasi du gizonaren heriotza argitzeko. Oraingoz argitu dena da gorpuak ez duela indarkeria zantzurik. Autopsia egin zain, heriotza istripu baten ondorio izan den hipotesia lehenetsi du Ertzaintzak. Eroriko bat edo zorabio bat izan eta uretara jausi dela uste du Ertzaintzak.

Larrialdi zerbitzuek eman dute heriotzaren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.