Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, gizonezko bat aurkitu dute hilda gaur arratsaldean, Soraluzen (Gipuzkoa), Deba ibaian, eta herritar batek abisu eman die larrialdi zerbitzuei.
Abisuaren berri izan ondoren, Ertzaintza, udaltzaingoa eta suhiltzaileak gorpua aurkitu duten tokira joan dira, Soraluzeko Mendiola industrigunera.
Gorpua ibaitik ateratzea lortu dute eta medikuek baieztatu dute gizonezkoa hilda zegoela. Donostiako auzitegiko patologia zerbitzura eraman dute, autopsia egiteko.