Gizon baten gorpua azaldu da Bidasoa ibaian, Irunen

2012ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
IRUN. Ertzaintzak gizon baten gorpua atera zuen atzo goizean Bidasoa ibaitik. Goizeko zortzietan herritar batek ertzainei deitu zien, ibaian gorpu bat zegoela esanez. Irungo (Gipuzkoa) Dario de Regoyos kalearen parean zegoen. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, Bidasoa eskualdeko gizon batena da gorpua. Ez zegoen haren desagertzearen salaketarik. Autopsia egingo diote, heriotza argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.