Gizon baten gorpua azaldu da Deba ibaian

2011ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
BERGARA. Deba ibaitik (Gipuzkoa) gorpu bat atera zuten atzo goizean suhiltzaileek. Bergarako 46 urteko bizilagun batena da hilotza, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez. Bergarako udaltzainak izan ziren ertzainei gertaeraren berri eman zietenak. Gorpua Donostiara eraman zuten autopsia egiteko. Ertzaintzak ikerketa bat hasi du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.