Amuaitz inguruan zegoen gorpua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 08:50 aldera, hainbat lagunen deia jaso du Ertzaintzak, ohartaraziz gorpu bat zegoela itsasoan.
Gurutze Gorriko kideak, ertzainak eta suhiltzaileak joan dira bertara, baina lehen ahaleginean ezin izan dute gorpua erreskatatu, harkaitz artean baitzegoen. Ondoren joan dira Ertzaintzako urpekariak bertara, eta hilotza erreskatatu dute.