Gizon baten gorpua topatu dute Irunen, indarkeria zantzuekin

San Miguel auzoan aurkitu dute, goizean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Ertzaintza gorpua topatu zuten tokian lanean, Irungo San Miguel auzoan (Gipuzkoa). JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Ertzaintza gorpua topatu duten tokian lanean, Irungo San Miguel auzoan (Gipuzkoa). JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Paulo Ostolaza.
2024ko apirilaren 14a
14:20
Entzun

Gizon baten gorpua topatu dute gaur goizean Irungo San Miguel auzoan (Gipuzkoa), indarkeria zantzuekin. Urruneko belardi batean zegoen, Leku-Enea ikastetxearen eta gune hori Anaka auzoarekin lotzen duen bidearen artean.

Ertzaintzak hildakoa aurkitu duten eremua itxi du, eta ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko. Hango lanak amaitutakoan, gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute, identifikatzeko eta autopsia egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.