droga trafikoa

Gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza Lezon, drogarekin zerikusia duelakoan

Gizonak 34 urte zituen eta etxean aurkitu zuten hilda. Gorpuarekin batera hainbat droga aurkitu zituzten.

Hildakoaren etxean atzemandakoa. ERTZAINTZA
2015eko uztailaren 13a
10:05
Entzun

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 34 urteko gizonaren etxean haxix kilo erdia, 200 gramo kokaina eta PMMA droga izan daitekeen 239 pilula aurkitu zituztela. Azken droga hori oso toxikoa da. Gizonarekin batera bizi zen 21 urteko gazte bati droga trafikoa leporatu dio Ertzaintzak.

34 urteko gizonezkoa ostegunean 16:00ak inguruan hil zen. Larrialdi zerbitzuetara deitu zuten esanez gizon bat egoera larrian zegoela. Osasun zerbitzuak haren etxera joan ziren, baina hura onera ekartzeko lanak alferrikakoak izan ziren, eta heriotza egiaztatu zuten.

Ertzaintzak orduan aurkitu zuen etxe horretan aipatu droga kopurua. Pilulak PMMA droga direnik ez dute oraindik ziurtatu erabat, baina superman heroiaren S marka dute, eta hori droga horretan erabiltzen dela aurreratu dute. Droga horrek Europan hainbat heriotza eragin ditu, eta apirilean ohartarazi zuen Ertzainak Santurtzin ere agertu dela.

Ertzaintzak Donostiako goardiako epaileari eman zion guztiaren berri, eta ikerketa bat abiatu dute heriotza argitzeko eta aurkitutako droga non saltzeko zen jakiteko. Segurtasun Sailaren arabera herriko festetan saltzeko droga zen. Ertzaintzak ohartarazi du droga hori extasisa balitz bezala saltzen dela eta hilgarria dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.