Gizon baten hilotza topatu dute, bortxa zantzuekin
BILBO. Gizonezko bat hilik topatu zuen Ertzaintzak, atzo, Bilboko Otxarkoaga auzoko etxebizitza batean. Emakume batek aurkitu zuen gizona, eta hark eman zuen abisua. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, indarkeria zantzuak zituen hilotzak. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu