Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Intxaurrondo auzoko etxebizitza batean topatu dute gizonezkoaren gorpua 13:45 aldera, indarkeria zantzuekin. Abisua jaso dute etxe batetik, albokoan liskarrak izaten ari zirela ohartaraziz; bertara joan dira poliziak, eta orduan topatu dute biktima.
Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza, eta beste gizonezko bat hartu dute atxilo, gertatutakoarekin zerikusia izan dezakeelakoan. Ertzaintza joan den etxean zegoen hura ere. 41 urte ditu atxilotuak. Poliziak droga trafikoarekin lotu du gertakaria.