Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, asteazkenean topatu zuten Okondoko (Araba) baso batean 58 urteko gizonezko baten hilotza. Hipotesi nagusia da uztondoak erretzen ari zela.
Jaurlaritzaren arabera, 19:00 aldera abisu bat jaso zuten, ohartaraziz sute bat piztu zela Okondoko Ugalde auzoan. Bertara joan ziren suhiltzaileak, eta hilotz topatu zuten gizona. Erredurak zituen. Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute, autopsia egin diezaioten.