Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek agertu dutenez, atzo arratsaldeko lau eta erdiak aldera bere senetik irtenda zegoen emakume baten deia jaso zuten, bere alabaren bikotekide ohia eta haren lagun bat mehatxatzen ari zitzaizkiola esanez.
Andrearen etxebizitzara iritsitakoan azalpen gehiago eman zizkien: bi gizonezkoak lehendabizi goizean agertu zitzaizkiola etxean azaldu zien ertzainei; armatuta zeudela erantsi zuen, eta alabaren helbide berria ematen ez bazioten hiltzeko mehatxua egin ziotela. Bazkal ondoan berriro agertu zirela gaineratu zuen.
Hori entzunda 23 urteko A.E.G. eta 33 urteko FJ.B.B. atxilotu zituzten ertzainek, etxeko behebarruan bertan, mehatxuak eta etxean txikizioak egitea egotzita.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon gazte bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiaren amari hiltzeko mehatxua egiteagatik
Emazte ohiaren helbide berria esaten ez ziolako haren amari hiltzeko mehatxua egin ziolakoan 23 urteko gizonezko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu