Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon gazte bat atxilotu dute Donostian, bikotekidea jotzeagatik
31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Ertzaintzak Donostian, taberna batean bere bikotekideari eraso ziolako. Emakumezkoa lepotik helduta kalera ateratzen saiatu zela agertu dute lekukoek.
22:00ak aldera gertatu zen erasoa, Donostiako Larramendi kaleko taberna batean. Tabernan zegoen jendearen arabera, bikotea hizketan ari zen, baina halako batean, 31 urteko A.E.k emakumezkoarenganako jarrera zakarra hartu zuen eta joka hasi zitzaion. Lekukoen arabera —haien artean bi udaltzain zeuden— andrezkoari lepotik heldu eta tabernatik arrastaka ateratzen saiatu zen gizonezkoa. Tabernako jendeak eragotzi zion. Ertzaintzari deitu eta atxilotu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu