Gizon gazte bat larri zauritu da Ametzondoko merkataritza gunean

17 urteko gazte bat da, eta Hiriburuko (Lapurdi) merkataritza guneko zaindariak aurkitu du, Sud Ouest egunkariaren arabera. Erorketa baten ondorioz zauritu dela uste dute.

jarraia175652.jpg
Ekhi Erremundegi Beloki.
2020ko urtarrilaren 1a
09:56
Entzun

Bart gaueko 4:30 inguruan, 17 urteko gizon gazte bat larri zauritua aurkitu zuten Hiriburuko (Lapurdi) Ametzondo merkataritza gunean dagoen IKEA dendan, Sud Ouest egunkariaren arabera. Bertako zaindariak aurkitu zuen, eta sokorri zerbitzuei abisua eman zien berehala.

Lehen elementuen arabera, uste dute gizon gazteak altzari dendako teilatutik salto egin zuela, edo erori egin zela. Hiru metroko altuera dago, gutxi gorabehera. Larrialdi zerbitzuek bere gain hartu zuten, eta Baionako ospitalera eraman zuten, larri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.