Gizon gazte baten gorpua aurkitu dute Etxauriko haitzetan

2007ko urtarrilaren 19a
14:43
Entzun
Ehiztari talde batek gizonezko baten hilotza aurkitu zuten atzo Etxauriko (Nafarroa) haitzetako malkar batean, basoan. Hildakoa nor zen ikertzen ari da Foruzaingoa, eta auzi-medikuen lehendabiziko azterketen arabera, 25-35 urte bitarteko gizonezko bat zen, 1,65 metro inguruko garaierakoa. Duela 4-6 hilabete hil zela uste dute. Eskalada lekuetara iristeko bidexka batetik hurbil aurkitu dutenez, Foruzaingoak uste du hara zihoala erorita hil zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.