Ertzaintzak Trapagarango (Bizkaia) 32 urteko gizonezko bat atxilotu du, adineko jendea euren etxeetan bahitzea eta haiei dirua eskatzea egotzita. Ertzainen arabera, ia 26.000 euro lortu zituen modu horretara hark, eta joan den ostegunean Bilbon atxilotu zutela jakinarazi dute, ustez bahiketa egitera bat zihoala. Ertzainek adierazi dute gizonezkoak errusiar gaizkile taldeko kidea dela esaten ziela adineko pertsonei.
Maiatzean hasi zituzten ikerketak, Bilboko emakumezko batek parte sartzean.
Antza, gizonezkoak lehendabizi estatistiken enpresako aholkulari zela esaten zien gero biktima izango zirenei -adineko jendeari beti-, haien egoera ezagutu asmoz. Informazio jasota zuela, etxera oparia bidaliko ziela jakinarazten zien eta bera joango zela ematera. Etxera sartzean, pistolaz mehatxatu eta lotu egiten zituen, eta etxea miatzen zuen, diru kontuak-eta ikusteko. Hurrengo goizera arte etxean egoten zen eta, banketxek irekitzean, biktimak beraietara deitzera behartzen zituen, diru kopuru bat prestatzeko eskatzeko. Biak joan ohi ziren banketxera, eta gizonezkoak orduan eskuratzen zuen dirua eskuratzen. Geroago uzten zuen libre biktima.
Ertzainen arabera, bi aldiz egin zuen operazio bera: 2006ko ekainaren 12an eta aurtengo maiatzaren 2an, biak Bilbon. Orduan lortu zituen 25.800 euroak: 19.800 kasu batean eta 6.000 bestean. Santurtzin (Bizkaia) ere saiatu zen, baina biktima labana batez defenditu zela diote ertzainek eta gizonezkoak alde egin zuela.
Lehengo ostegunean Bilboko etxe batean beste saio bat egitera zihoala jakin, eta hango behebarruan atxilotu zuten.
Atxiloketa
Gizoneko bat atxilotu dute, Bizkaian adineko jendea bahitu eta haiei dirua kentzea egotzita
Ertzainen arabera, euren etxeetan bahitzen zituen eta 26.000 euro lortu zituen, biktimarekin banketxera joanda. Bi aldiz egin zuen operazio bera: iaz eta aurten. Trapagarangoa da atxilotutakoa eta Bilbon atzeman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu