Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bana atxilotu dituzte Bilbon eta Getxon, neska-lagunari erasotzeaz akusatuta

2009ko martxoaren 12a
18:10
Entzun
Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atzeman zuen atzo Bilbon, honek neska-laguna jo egin zuelako ustez. Ertzainen arabera, aurpegian eta lepoan jo zuen, hiriko pentsio batean, gauerdian. Herritar batek abisatuta joan zen Ertzaintza hara, eta odoletan topatu zuen emakumea.

Gizonezkoak polizia aurrekariak ditu. Atzo, atxilotzera zihoazela, aurre egin zien ertzainei eta ihes egiten saiatu zen; heriotz mehatxuak ere egin zizkien.

Gainera, Getxoko Udalak (Bizkaia) gaur jakinarazi du udaltzainek 42 urteko gizonezko bat atxilotu zutela atzo arratsaldeko azken orduan Algorta auzoan, familiartekoekin indarkeria erabiltzea eta emazteari mehatxuak egitea egotzita.

Emazteak salatu zuen senarrak hitzik esan barik masailekoa eman ziola, aurrekoetan ere heriotza mehatxua egin ziola eta, azken egunetan jazarpen egoerak sarriagoak zirela. Bertsio horri jarraiki, senarrak beste pertsona batzuei esan zien "emaztea hiltzea pentsatzen" ari zela.

Etxekoekin eztabaida gogorrak direla-etapolizia artxibategian hainbat gertakizun agertzen dira bikote honekin lotura dutenak. Gertakari horietan Getxoko udaltzainen patruilek esku hartu behar izan dute, baina, azkenean, bikotekideek ez zuten elkarren aurkako salaketarik jarri. Atxilotua epailearen aurrera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.