Ertzaintzak gizonezko bana atxilotu du Beasainen (Gipuzkoa) eta Erandion (Bizkaia) emakumeen aurkako indarkeriagatik. Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, F.M.M. izeneko Erandioko bizilagunak, ustez emazte ohiaren etxeko ateari gasolina bota eta su eman zion atzo goizeko 9:00ak aldera.Ordu horretan, emakumezkoa etxe barnean zegoen lotan. Gero, Ertzaintzak senar ohia atxilotu zuen.
Beasaingo erasoa, aldiz, atzo arratsaldean gertatu zen. Gizonezkoak emaztea botila batekin buruan kolpatu zuen. Emakumezkoari zauriak eragin zizkion kolpeak garondoan eta Zumarragako ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzailea bizilagun baten etxera joan zen babes eske, baina hark Ertzaintzari deitu zion, eta berehala atxilotu zuten.
Genero indarkeria
Gizonezko bana atxilotu du Ertzaintzak Beasainen eta Erandion, emazteei eraso egiteagatik
Ertzaintzak gizonezko bana atxilotu du Beasainen (Gipuzkoa) eta Erandion (Bizkaia) emakumeen aurkako indarkeriagatik. Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, F.M.M. izeneko Erandioko bizilagunak, ustez emazte ohiaren etxeko ateari gasolina bota eta su eman zion atzo goizeko 9:00ak aldera. Beasaingo erasoa, aldiz, atzo arratsaldean gertatu zen. Gizonezkoak emaztea botila batekin buruan kolpatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu