Gizonezko bat atxilo hartu dute Donostian, genero indarkeria leporatuta
Donostian ertzainek 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean, bikotekideari tratu txarrak ematea egotzita. Ustez erasoa jasan zuen emakumearen bidez izan zuten ertzainek jazoeraren berri; bikotekideak eraso egin ziola azaldu, eta laguntza eskatu zien. Ertzainak andreak esandako lekura iritsi zirenean, etxeko portalean aurkitu zuten emakumea; senarrak kolpatu egin zuela esplikatu zien, eta, gainera, mikrouhin labe bat jaurti ziola hanketara. Lehendik ere tratu txarrak jasan izan ohi zituela azaldu zuen, baina sekula ez zuela salaketarik jarri. Berehala iritsi zen ustez tratu txarrak eman zituen gizonekoa, eta, ertzainen arabera, beraiei ere oldartu zitzaien. Bortxa erabili zuten mendean hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu