Gizonezko bat atxilo, ustez bikotekide ohia jo duelako
DONOSTIA. Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian, bikotekide ohiari eraso eta mehatxu egin ziolakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, ustez gizonezkoak emakumea buruan jo zuen, mehatxatu egin zuen eta zartagin bateko olioa jaurti zion. Ustezko erasotzaileak ihes egin zuen Ertzaintza heldu aurretik, eta ordu batzuk geroago atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu