Bere etxean atxikita zeukan emakumezkoak, egoerarekin beldurtuta, eskuz idatzitako mezu bat bota zuen leihotik laguntza eskatuz. Gazte batek aurkitu zuen mezu hori kalean eta Barakaldoko udaltzaingoarengana jo zuen. Hauek Ertzaintzarekin jarri ziren harremanetan, eta berehala gerturatu ziren emakumezkoa atxikita zegoen etxera. Emakumezkoak zabaldu zien atea, eta hasiera batean garrantzia kendu zion gertaerari liskar txiki bat izan zutela eta guztia konponduta zegoela esanez.
Laguntza eskatzeko bota zuen papera erakutsi ziotenean, ordea, emakumezkoak gertatukoaren berri eman zien ertzainei. Une horretan gizonezkoa azaldu zen etxean, eta emakumezkoa 13 zentimetroko labana batekin mehatxatu zuela aitortu zuen.
Atxilotua 39 urteko O.M.G. da, eta Ertzaintzaren iturrien arabera, beste bederatzi aldiz egon da atxilotuta. Emakumezkoa erietxera eraman behar izan zuten eskuetan zituen zauri arinak sendatzera.
Genero indarkeria
Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Barakaldon, pisukidea atxiki eta labana batekin mehatxatu ondoren
Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo iluntzean Barakaldon, pisukide zuen emakumezko bat bere borondatearen aurka atxiki eta 13 zentimetroko labana batekin mehatxu egiteaz akusatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu