Atxiloketa

Gizonezko bat atxilotu du Guardia Zibilak Asteasu eta Villabona artean ETAko kide izatea egotzita

Donostiako erietxe batera eraman dute, Polizia iturrien arabera, bere burua zauritzen saiatu delako. Bizikletan zihoala atzeman dute, "ohiko kontrol batean". Ibai Beobide Arza bizkaitarra dela zabaldu dute aipatutako iturriek.

2010eko otsailaren 13a
19:39
Entzun
Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du arratsaldeko hiru eta erdiak aldera Asteasu eta Villabona artean (Gipuzkoa), bizikletan zihoala. Polizia iturriek emandako informazioaren arabera, ohiko kontrol bat jarrita zeukaten bi herrien arteko errepidean, eta nortasun agiri faltsuak eta pistola bat atzeman dizkiote. ETAko kide izatea egozten diote.

Gainera, polizia iturriek agertu dute Donostiako erietxe batera eraman dutela, bere burua zauritzen saiatu delako. Ospitalean bertan bere bere burua zauritzeko ahalegina egin duela erantsi dute, eta hala jasotzen dela medikuaren txostenean. Halaber, medikuari esan bide dio Ibai Beobide Arza dela.

Arestian esan bezala, ETAko kide izatea egozten diote polizia iturriek, eta, zehazki,2008ko abenduan ETAk EITBren kontrako auto-bonbaz egindako atentatuarekin lotu dute.

Atxilotu dutenea, agiri faltsuak eta pistolaz gain lo-zakua eta mapak zeramatzala azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.