Gizartea

Gizonezko bat atxilotu dute Abadiñon, EIrekin lotuta

Estatu Islamikorako jendea topatzea egotzita atxilotu du Espainiako Poliziak.

2018ko maiatzaren 8a
14:55
Entzun

Abadiñon (Bizkaia)  atxilotu duten gizonezkoak 33 urte ditu. Lorcan (Espainia) beste lagun bat atxilotu dute, operazi berberan, eta Castillejosen (Maroko) beste hiru.

Estatu Islamikoarentzat jendea bilatu eta prestatzea eta haiek Europan atentatuak egitera bultzatzea egozten die poliziak. Horretaz gain, EIren propaganda ere zabaltzen zuten, poliziaren arabera, eta arma zuriak eta antzekoak nola erabili erakusten duten bideoak zabaltzen zituzten. Siria eta Irakeko jihadistekin harremanetan zeudela ere zabaldu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.