Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Abadiñon (Bizkaia), bikotekideari ostikoak eta kolpeak jotzea egotzita.
Atzo goizean izan zen gertaera. Emakumeak ertzainei esan dienez, berak etxetik alde egitea erabaki eta bazihoala jo zuen gizonezkoak. Biktimak lortu zuen etxetik irtetea, eta orduan deitu zion Ertzaintzari. Poliziak etxean bertan atzeman zuen ustezko erasotzailea.
Emakumea osasun zentro batera eraman behar izan zuten, arta zezaten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Abadiñon, bikotekidea jotzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu