emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Amurrion, bikotekideari ustez labanaz eraso egiteagatik

2010eko maiatzaren 19a
10:54
Entzun
Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Amurrion (Araba), bikotekideari ustez labankada bat eman ostean. Arratsaldeko bostak aldera izan zen gertaera, eta emakumea Galdakaoko ospitalera eraman zuten, sabelean zauria duelako; gaueko hamaiketan jaso zuen senda agiria.

Gizonezkoa ospitaletik gertu atzeman zuen Ertzaintzak. Etxebizitza miatu zutenean, ustez erasoan erabilitako arma aurkitu zuten -sukaldeko labana-.

Ez da gizonezkoa atzeman duten lehen aldia, aurretik ere atxilotu izan baitute bikotekidea jo izan duela egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.