Ertzaintzak ostiralean atxilotu zuen 35 urteko gizonezkoa Andoainen, haren emazteak salaketa bat jarri ondoren. Fisikoki eta psikologikoki tratu txarra emateaz gain, emaztea gogoz kontra Marokora eraman nahi izatea egozten diote.
Segurtasuna Sailak ohar batean azaldu duenez, emakumeak Ertzaintzari kontatu zion bi urte eta erdi zeramatzala egoera horretan. Uneoro kontrolatu egiten zuen senarrak, eta ez zion uzten familiatik kanpoko inorekin harremanetan jartzen.
Ertzaintzak auzitegien esku utzi du kasua.