Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Arraia-Maeztun lan elkarrizketa batean emakume bat bortzatxea egotzita

2017ko otsailean izan zen erasoa, eta, geroztik, segurtasun indarrak erasotzailearen bila ibili dira. Epaileak baldintzarik gabe espetxera bidali du.

Gasteizen, otsailea,n eraso matxistak salatzeko egindako kontzentrazioa. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko abuztuaren 24a
13:38
Entzun

2017ko otsailean egindako eraso bat egotzita, 41 urteko gizonezko bat atxilotu dute Arraia-Maeztun (Araba). Sexu erasoa egitea, lesioak sortzea eta sorospen eginbeharra ez betetzea egotzi diote atxilotuari eta epaileak baldintzarik gabe espetxera bidali du.

2017ko otsailerak gertatu zen erasoa. Gizonezkoak Errioxarako herri batera deitu zuen biktima lan elkarrizketa bat egiteko. Emakumea bertaratu zenean, gizonezkoa bera musukatzen saiatu zen eta honek ezetz errandakoan behin eta berriz kolpatu zuen konortea galtzeraino. Emakumea konorterik gabe zela, bortxatu egin zuen, eta handik alde egin zuen, biktima zaurituta utzita.

Emakumearen lagun batzuek aurkitu zuten biktima handik ordu batzuetara, eta ospitalera eraman zuten zurituta. Poliziak, orduan, genero indarkeria kasuetarako protokoloa martxan jarri, eta ikerketa abiatu zuen. ADN arrastoen bidez erasotzailea identifikatu zuten, eta haren bila ibili dira geroztik.

Erasoen aurkako elkarretaratzea Gasteizen

Gasteizko mugimendu feministak eta Lumagorri elkarteak elkarretaratzera deitu dute gaur 19:30erako Gasteizen, asteartean izandako eraso matxista salatzeko. Transexual batek salatu zuen taberna batean zela zerbitzariak eraso egin ziola. Ertzaintzak egunean bertan atxilotu zuen erasotzailea, eta, pasaportea kendu eta urruntze agindua ezarri ostean, aske utzi zuen.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.