Erasoa igande goizean gertatu zen. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, 35 urteko gizonezko bat indarrez sartu zen bi emakumeen etxean, eta bikotekide ohiari eta haren ahizpari eraso zien. Kolpeen ondorioz, bi emakumeak erietxera eraman behar izan zituzten, eta haietako batek han jarraitzen du.
Atxilotuak gaur deklaratuko du Bergarako auzitegian.