Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ikerketa joan den martxoan hasi zen, Ertzaintzari jakinarazi ziotenean gizonezko batek liburutegian Internet bidez haur pornografiako bideoak ikusten zituela.
Susmagarria ikertzen hasi ziren ertzainak, eta liburutegiko jardueraz gain, etxean haur pornografia biltzen zuten materiala zuela ohartu ziren. Ekainaren 14an susmagarriaren etxebizitza miatzeko agindu judiziala eskuratu zuten. Etxebizitzan haur pornografia irudiak zituzten hainbat CD, diskette eta bideo atzeman zituzten, eta ordengailu bat ere bai. Behin material hori aurkituta 34 urteko M.M.H. atxilotu zuten, sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta.
Ekainaren 16an deklaratu zuen Bergarako Guardiako Epaitegian, eta aske geratu zen baldintzapean.
Haur pornografia
Gizonezko bat atxilotu dute Arrasaten haur pornografia zeukalako
Euskarri informatikoan haur pornografia irudiak atzeman dizkiotela-eta 34 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Arrasaten (Gipuzkoa). Haur pornografiako bideoak Arrasateko udal liburutegian ikusten zituen Internet bidez, eta hortik zabaldu ziren susmoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu