Gizartea

Gizonezko bat atxilotu dute Azpeitian, ustez aurrezki-kutxa batean lapurreta egiteagatik

47 urteko azpeitiarra da atzeman dutena. Kutxaren kanpoan zain zeuzkan ertzainak, alarma sistema martxan hasi dela-eta.

2008ko martxoaren 18a
12:06
Entzun
Gizonezko bat atxilotu dute gaur Azpeitian (Gipuzkoa), bertako aurrezki-kutxa batean lapurreta egiten saiatzea egotzita, uztarria.com webguneak dioenez.

Gertakaria 08:45ean izan da, Kutxak Sanjuandegi auzoan duen sukurtsalean. Ustezko lapurra burua estalita sartu da egoitzara eta pistolarekin mehatxatu du kutxazaina.

Harrapatutako diruarekin ihes egitera zihoala atxilotu dute ertzainek, sukurtsalaren kanpoaldean. Izan ere, aurrezki-kutxako alarma sistema martxan jarri dute eta, ondorioz, aurrez abisatuta zeuden ertzainak. Atxilotzeko unean, harrapatutako diruaz gain, aiztoa eta balinezko pistola atzeman dizkiote.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, lapurretaren ustezko egilea 47 urteko gizonezkoa da eta Azpeitian bizi da. Atxilotutakoa Ertzaintzak Azkoitian (Gipuzkoa) duen egoitzara eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.