Ibilgailutik jaistera zihoan emakumea, baina bikotekiak bota egin du, ibilgailua martxan zela. Konortea erdi-galduta gelditu da emakumezkoa, lurrean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, igande goizaldeko 4:30ak aldera dei bat jaso zuen Ertzaintzak, emakume bat ibilgailu batetik bota dutela eta lurrean zegoela esanez.
Apur bat geroago topatu zuten emakumezkoaren senarra, eta atxilotu egin zuten.
Ertzaintzaren ikerketaren arabera, eztabaidan aritu ziren, eta emakumezkoak ibilgailua gelditzeko eskatu zion, jaitsi egin nahi zuelako. Makalduta, baina oraindik gelditu gabe zegoela emakumeari bultza egin zion gizonezkoak, eta azeleragailuari eman.