emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon, neska-laguna jo duela egotzita

2009ko irailaren 19a
12:14
Entzun
Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Barakaldon (Bizkaia), neska-laguna jo egin zuela leporatuta. Zazpiak hogei gutxi aldera jakin zuten ertzainek ustezko erasoaren berri. Gurutzetako auzoko etxe batean izan zen gertaera, eta poliziak hara joan zirenean emakumea negarrez eta aurpegian kolpeekin topatu zuten; arropa urratua ere bazeukan. Honek esan zien bikotekideak jo egin zuela.

Etxeko gela batean zegoen gizonezkoa, eta atzeman egin zuten, gaur Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.