Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea jipoitzeagatik

Atxilotua 30 urteko gizonezkoa da, eta etxebizitza batean egin dio eraso bikotekideari. Emakumea leihotik ihes egiten saiatu da, eta eraikinetik zintzilik gelditu da. Bizilagunek lagundu diote jaisten.

Idarkeria matxistaren kontrako manifestazio bat, Donostian, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA, FOKU
2019ko irailaren 30a
14:15
Entzun

Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Basaurin (Bizkaia) emakume bati eraso egiteagatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, emakume batek salatu du bere bikotekideak jipoitu egin duela eztabaida baten ondotik.

Erasoa Basozelai auzoko etxebizitza batean gertatu da. Emakumea etxetik ihes egiten ahalegindu da leihotik, baina, gizonezkoak eragotzi egin dio, eta biktima eraikinaren kanpoaldean zintzilik gelditu da. Azkenean, bizilagunen laguntzari esker lortu du kalera jaistea.

Atxilotua epailearen esku utziko dute datozen orduetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.