Gizonezko bat atxilotu dute baserri huts batean jan eta lo egiteagatik

34 urteko gizonezko bat atxilotu du goizaldean Ertzaintzak, egoitza bortxatze delitua egotzita. Azken egunotan Uliako baserri batean sartzen zen gauez gizonezko hori, eta han jan eta lo egiten zuen.

2006ko irailaren 11
14:59
Entzun
Joan den larunbatean Ertzaintzak Ulia mendi inguruan dagoen baserri batean izandako lapurretaren berri jaso zuen. Lapurrak leiho baten kristalak apurtu eta gero, kontserba ontzi batzuk jan zituen, edariak hartu eta arropentzako prentsa bat lapurtu ere. Atzo eguerdian baserriko jabeak Ertzaintzari deitu zion, larunbat gauean gauza bera gertatu zela esanez, eta, gainera,oraingo honetan baserriko ohe bat erabili zutela agertuz.

Ertzaintzak goizaldeko 03:45etan zaintzarako dispositibo bat zabaldu du, eta R.M.O atxilotu dute etxean bertan lo zegoenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.