Emakumezko batek salaketa jarri zuen atzo bere bikotekideak jo egin zuela esanez, eta ordu batzuk beranduago, 38 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak. Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko, elkarretaratzera deitu du Beasaingo Udalak. Gaur 19:00etan egin dute, Loinazko San Martin plazan.
Beasaingo Udalak gaitzespena agertu du “generozko edozein motako erasoren aurrean", eta gauza bera egitera deitu ditu herritarrak.