Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute bere bikotekide ohia hil duelakoan
Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu du Bilbon, bere bikotekide ohia hil duelakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, goizeko zazpiak aldean lagun baten etxera joan dira biak eta laguna, diskoteka batetatik. Han bikotea osatzen zutenak haserretu egin dira, eta diskusio gogor baten ondoren, mutilak neska hil du kutxiloarekin. Ertzaintzak ordubete beranduago atxilotu du F.J.S.D. gizonezkoa, odolez zikinduta.
Bilboko Otxarkoaga auzoan hil dute 27 urteko neska. Ertzaintza hildakoa zegoen etxera joan denean, neska lurrean zegoen, kutxiloarekin egindako zauriz josia. Osasun zerbitzuak neska bere onera ekartzen saiatu dira, baina zauriak oso larriak ziren, eta hil egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu