Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute bikotekide ohia eta alaba jo dituelakoan

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du bart goizaldean Bilbon, bikotekide ohia eta bien hiru hilabeteko alaba kolpatu dituela leporatuta. Alaba erietxe batean ingresatu behar izan dute. Ustezko erasotzaileak urruntze agindua zuen.

2004ko urriaren 26a
11:52
Entzun
Bilboko Errekalde auzoan gertatu da erasoa bart goizaldean. Jipoia jasan duen emakumearen bizilagun batek eman dio abisua Ertzaintzari, hura etxe barrutik laguntza eskatzeko oihuka ari zela ohartuta.

Ertzainak esandako helbidera iritsi direnean, aurpegian eta eskuetan kolpe arrastoak zituen emakume bat eta haren hiru hilabeteko alaba topatu dtuzte. Bikotekide ohiak bera zein ume kolpatu dituela esan die andreak ertzainei. Segituan, erietxe batera eraman dituzte biak, eta alaba ingresatuta utzi behar izan dute.

Bitartean, ustezko erasotzailearen bila ibili dira beste ertzain batzuk, eta bi orduren buruan aurkitu eta atxilotu dute. Gizonezko horrek bikotekide ohiarengana hurbiltzea debekatzen zion urruntze agindua zeukan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.