Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute bikotekide ohiari erasotzeagatik

Gasteizko Udaltzaingoak atxilotu zuen, atzo, 85 urteko erasotzailea. Hilketa saiakera leporatu diote, andreari labanaz eraso egin eta sastakatzeagatik. Gasteizko Epaitegian dago kasua.

Gasteizko kalean, artxiboko irudia. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2020ko azaroaren 23a
14:45
Entzun

Arratsaldean eraso zion gizonezkoak bikotekide ohiari, Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan. Poliziaren arabera, labanaz oldartu zitzaion andreari, eta hark bere burua defendatu zuen, baina gizonak zauriak egin zizkion besoan eta eskuetan. Andreak sastakadak ditu. 

Arabako Alea-k jaso duenez, inguruko zenbait bizilagunek geldiarazi zuten erasotzailea, eta, ondoren, Udaltzaingoari eta anbulantziari deitu. Gizonezkoa atxilotu, eta emakumea ospitalean artatu zuten —arriskutik kanpo dago—. Erasotzaileak polizia etxean eman du gaua, eta gaur edo bihar pasatuko da Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Gasteizko Epaitegitik. Hilketa saiakera leporatu diezaiokete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.