Horrez gain, gizonezkoa erradiadore elektriko bat gainera botatzen saiatu zela dio Ertzaintzak, baina emazteak aizto batekin egin zion aurre. Gero senarrak etxetik alde egin zuen eta une horretan baliatu zen erasoatua Ertzaintzari deitzeko.
Emakumezkoaren etxera hurbildu ziren ertzainek biktima oso urduri, negarrez eta min handiarekin aurkitu zutela adierazi dute. Emekumezkoak salatu zuenez, jipoiak duela hiru urtetik jasotzen zituen. Ertzaintza biktimarekin zegoen bitartean senarra agertu zen etxean eta orduan atxilotu zuten eremu familiarrean lesioak sortzea leporatuta. Ertzainei laguntzera hurbildu zen beste patruila batek emaztea erietxera eraman zuen.
Genero indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon bere bikotea iraindu eta tratu txarrak emateagatik
Gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak bere emaztea iraindu eta tratu txarrak emateagatik. Antza denez, tratu txarrak aspalditik jasotzen zituen emazteak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzaren arabera, senarrak emaztea jipoitu zuen eta gorputz osoan zauriak eta kolpeak eragin zizkion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu