Bere gizonak astelehenean jo zuela onartu zuen gero emakumeak, eta gainera, erietxera joan behar izan zuela gaineratu zuen.
Beraz, Ertzaintzak gizonezkoa atxilotzea erabaki zuen.
emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bere emaztea jo duelakoan
51 urteko gizoneko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Bilbon, bere emaztea jo zuelakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, emakumearen ahizpak abisu eman zion Ertzaintzari, bere koinatua haren emaztea jotzen ari zitekeela esanez. Bien etxera joan zen Ertzaintza, orduan. Han, emakumeak ukatu egin zuen hasieran, bere gizonak jo egin zuenik, baina gero, onartu egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu