emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohia jo duelakoan

Bere bikotekidea jo eta hari lapurreta egiten saiatzea leporatuta gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Ertzaintzak Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saialak jakinarazi duenez, Ertzaintzak telefono deia hartu zuen gauerdian, Bilboko San Frantzisko kaleko lokal batean gizonezko bat emakumezko bat jotzen ari zela esanez. 39 urteko A.I. atxilotu zuen Ertzaintzak.

2005eko abenduaren 8a
13:24
Entzun
Lokalera iritsi zirenean bikote bat aurkitu zuten eztabaida gogorrean. Emakumezkoak zauri nabarmenak zituen aurpegian, Ertzaintzaren arabera. Antza, alabarekin eztabaida izan ostean bikotekide ohia jo zuen gizonezkoak. Gainera, emakumezkoari lapurreta egitea ere leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.