Bilboko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du goizaldean Bilbon, ustez haren bikotekide ohiari eraso egin diolako. Ustezko erasoa Fika kalean izan da, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.
02:00ak aldera udaltzainek abisua jaso dute, eta Fika kaleko etxebizitza batera heltzen ari zirela, 19 urteko emakumezko bat topatu dute, sudurra odoletan zuela eta ezpainak puztuta zituela.
Gazteak salatu du haren bikotekide ohiak jo egin duela, eta ondorioz, F.J. 29 urteko gizonezkoa atxilotu dute.