Ertzainek 31 urteko gizonezko bat (W.R.P.) atxilotu zuten atzo arratsean Bilbon, bikotekideari jo egin ziolakoan. Ertzainen arabera, ustez jotzeaz gain, hormaren kontra ere bultzatu zuen.
Emakumeak berak deitu zien poliziei arratseko zortziak aldera. Gizonezkoa jotzen ari zitzaiola esan zien. Luis Luciano Bonaparte kalean bizi da biktima, eta hara joan ziren ertzainak. Gizonezkoa ez zegoen une hartan, eta haren bila hasi ziren poliziak. Etxebizitzatik gertu aurkitu eta atxilotu egin zuten.
Ustezko erasotzailea beste bi aldiz atxilotu izan dute arrazoi berengatik, eta urruntze agindua zeukan. Ertzainek esan dutenez, baina, emakumeak berak onartu zuen etxean.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea jo duelakoan
31 urte ditu ustezko erasotzaileak, eta aurretik beste bi aldiz atzeman izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu