Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat (FJ.B.A.) atxilotu du gaur, bere bikotekidea ustez jo egin duelako. Bizilagun batek eman die abisua ertzainei, goizeko lau eta erdietan, orroak-eta entzuten zituelako. Ertzainak bikotearen etxebizitzara joan direnean -Zurbaran kalera-, emakumeak kolpeak eta atzamarkak zituela ikusi dute; gizonezkoak jo duela esan du. Osasun zentro batera eraman dute biktima.
Ertzainek ustezko erasotzailea atzeman eta epailearen esku utzi dute.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu