Ertzainek 28 urteko gizonezko bat -A.O.A.- atxilotu zuen atzo, bikotekidea jotzea egotzita. Biktimak esan zuenez, herenegun ere tratu txarrak eragin zizkion.
Atzo arratsaldeko laurak baino minutu batzuk lehenago, ertzainak Buenos Aires kaleko etxebizitza batera joan ziren, herritar batek abisatuta. Etxebizitzara heldu zirenean, mutil-lagunak eraso egin berri ziola eta bezperan ere tratu txarrak pairatu zituela esan zien emakumezko batek ertzainei. Horren aurrean, hauek etxe barrura sartu ziren eta gizonezkoa atxilotu zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu