Bilboko udaltzainek 40 urteko gizonezko bat -L.M.T.C.- atxilotu zuten atzo gauean, bikotekidea iraindu eta mehatxatu eta lurrera bultza egin ziolakoan, euren etxean. Biktimak -emakumea, 33 urte- leihotik laguntza eskatu zuen. Zorrotzatik Castrejanarako bidean dute etxea.
Duela lau hilabetetik elkarrekin bizi dira eta, eztabaida baten ondoren, etxetik aldegiteko eskatu zion emakumezkoak gizonezkoak. Orduan egin zion eraso honek, biktimak esan duenez.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu