GENERO INDARKERIA

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea jotzea egotzita

37 urte ditu atxilotuak.

2015eko martxoaren 23a
07:50
Entzun

23:25 aldera gertatu zen erasoa igandean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ordu horretan, abisu bat jaso zuen Ertzaintzak, Abandoko geltokira joan zedila eskatuz, ohartarazita gizonezko batek emakume bat jo zuela.

Bertara joatean, poliziek andre bat topatu zuten, aurpegia estaltzen ari zela. Hark azaldu zien bikotekideak ukabilkada bat eman ziola aurpegian eta lurrera bota zuela bultzaka. Ertzainek ikusi zuten andrea odoletan zegoela.

Bikotekidea metro batzuetara zegoen, eta atxilo hartu zuen Ertzaintzak, genero indarkeria egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.