Ertzaintzak H.EB. 22 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo arratsaldean Bilbon, emakume bati lehengo astean labana batekin eraso egin ziolakoan.
Gertakariak ostiralean jazo ziren, 18:15 aldera. Biktima Urizar kaleko parke publiko batean eserita zegoela, gizonezko batek atzetik eraso zion, ertzainen arabera, eta, labana lepoan jarrita, mugituz gero hil egingo zuela esan zion. Lepoan ebaki txiki bat egin zion arren, biktimak erasotzailea saihestu eta ihes egitea lortu zuen, horretarako aterki bat baliatuta. Emakumeak salaketa jarri zuen Ertzaintzan, baina orduan ez zuten erasotzailea aurkitu.
Atzo, 16:00ak aldera, biktimak Ertzainetxera deitu zuen erasoaren egilea aurrean zuela esateko. Horren berri izandakoan, ertzainek Maiatzaren 2ko kalean aurkitu eta atxilotu egin zuten gizonezko hura.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati labana batekin eraso egin diolakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu